Kontrolatzaileek greban jarraitzen dute Miarritzen

2010eko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MIARRITZE. Miarritzeko aireportuko kontrolatzaile guztiek atzo hasitako lanuzteari eutsiko diote gaur ere. Hegazkin pausatze eta abiatze gehienak ezeztatu egin dituzte. Frantziar gobernuak Europako nabigazio egitura baten asmoa duela jakinarazi du. Berrantolaketa horrek dakarren kontrolatzaileen estatusean eragingo dituen aldaketak dira grebaren arrazoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.