Kutxabanken banku pribatuak aktiboak bikoiztu nahi ditu 2028rako

Datozen asteetan onartuko duten hedapen planarekin, 10.000 milioi euro kudeatzea aurreikusten dute 2028rako. Finecoren %100 bereganatu nahi du Kutxabankek.

KUTXABANK
Kutxabanken egoitza nagusia, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
inaut matauko rada
2023ko abenduaren 14a
15:10
Entzun

Dirudunen aktiboen kudeaketaren arloa nabarmen handitu nahi du Kutxabankek, eta, horretarako, 2024-2028 urteetarako plan estrategikoa onartuko dute datozen asteetan. Fineco da dirudunen ondasunak kudeatzeko Kutxabanken adarra, eta 2028an 10.000 milioi euroren ondasunak kontrolatzea espero du; egun halako bi. 2023an %16 hazi da Kutxabanken alor horren bolumena.

Bezero gehiago erakarri behar ditu Kutxabankek helburu hori lortzeko, eta iragarri du horretarako baliabideak «nabarmen» handituko dituela, bai enplegatuen aldetik, bai teknologia aldetik. Eskaintzak ere hobetuko ditu, eta adierazi dute eremu geografiko gehiagotara zabaltzeko asmoa ere baduela.

Finecoren %100a bereganatzea ere bada Kutxabanken helburua. Akziodun txiki batzuk ditu Finecok, eta Kutxabankek esan du horien jabetza erosteko asmoa duela. 2009an sartu zen Kutxabank banku pribatu horretan, akzioen %60 erosita; egun %84 du jabetzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.