Irudia.Iruñea
LAB-EN EGOITZA BERRIA ARROTXAPEAN
Nafarroako hiriburuan egoitza berria martxan jarri du LAB sindikatuak. Aurrerantzean, Arga ibaia kaleko 12-14 atarietan izango dute topagunea sindikatuko afiliatuek, Arrotxapea auzoan. Orain arte, Marcelo Zelaieta kalean zegoen egoitza. Inaugurazio ekitaldian izan zen Ainhoa Etxaide idazkari nagusia. Egoitzaren ondoan jarritako karpan delegatuen batzarra egin zuen sindikatuak. Gero, herri bazkari batekin lekualdaketa ospatu zuten afiliatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu