LAB sindikatuak joan den astean gertatutako laneko bi heriotza deitoratu ditu gaur ohar batean, eta nabarmendu du halakoak gertatzeko arrisku faktoreak «gero eta presenteago» daudela prekaritatearen eraginez.
Sindikatuak asteazkenean Bartzelonako zergarik gabeko eremuan jazotako lan istripua aipatu du. Nafarroako 58 urteko behargin bat hil zen Ebro enpresan, kamioi bat deskargatzen ari zela soka batzuk askatu eta metalezko txapa batzuk gainera etorri zitzaizkionean.
Joan den asteko laneko beste heriotza ez-traumatikoa izan zen eta ostegunean gertatu zen, Merkaoiartzunen (Errenteria): 58 urteko langile bat hil zen.
LABen arabera, 45 dira jada aurten lanean ari zirela hildako langileak.