LABen arabera, langile bat hil da Bergaran, auto batek harrapatuta

Astearte goizean gertatu zen ezbeharra, 07:00ak aldera. 38 urte zituen, eta, LAB sindikatuaren arabera, auto batek harrapatu zuen lanerako bidean zela.

Lan heriotzak salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Lan heriotzak salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Igor Baigorri Perez (2)
2026ko otsailaren 4a
17:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

LAB sindikatuak adierazi du langile bat hil zela atzo Bergaran, bere lanpostura oinez zihoala auto batek harrapatuta. Atzo goizean eman zuen Goiena hedabideak ezbeharraren berri. Adierazi zuen ezbeharra 07:00ak aldera gertatu zela, Ibarra kalean, Labegaraietan. Goienaren arabera, anbulantzia joan zen istripuaren tokira, oinezkoa suspertzen saiatzera, baina ez zuten lortu. Bergarako Udaltzaingoak baieztatu zuen hildakoa 38 urteko gizonezko bat zela, Bergarakoa. 

Atzokoa 2026ko bosgarren lan heriotza izan zela adierazi du LABek. «Agerian uzten du hutsuneak daudela prebentzioan, ibilbide seguruen plangintzan, ordutegien malgutasunean eta zerbitzu publikoen neurrietan», salatu du oharrean. Gaineratu du laneko arriskuen prebentzioak laneko joan-etorrien segurtasuna jaso behar duela, eta «premiazkoa» dela lantokiko ohiko sarbideetan eta ibilbideetan segurtasun neurriak ezartzea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.