Lan istripua

Laborari bat hil da Duzunaritze-Sarasketan, traktorearekin istripua izan ondoren

Sindikatuen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuan hildako 31. behargina da.

Traktore bat soro batean, artxiboko irudi batean. IPAR EUSKAL HERRIKO
2022ko ekainaren 1a
18:52
Entzun

70 urteko laborari bat hil da asteazken honetan Duzunaritze-Sarasketan (Nafarroa Behera) izandako traktore istripu batean. Ezbeharra 16: 00 aldera izan da. Gizona Azkonzabal auzoko bere soroan ari zen lanean; traktoretik erori egin da, eta azpian harrapatu du. Zerbitzu medikuak iritsi direnean, bihotz-biriketako geldialdian zegoen, eta berehala hil da.

Sindikatuen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten lan istripuan hildako 31. behargina da. Apirilean 70 urteko beste nekazari bat hil zen, hura ere lurra lantzen zebilela traktoreak harrapatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.