38 urteko emakume bat hil zen atzo goizean Jutsin (Nafarroa Beherea), baserrian lanean ari zela senarrarekin. Dirudienez, lasto fardo trinko eta pisu bat gainera erori zitzaion, eta azpian harrapatua gelditu zen.
Senarrak larrialdi zerbitzuak deitu zituen berehala, eta 11:00ak aldera iritsi ziren suhiltzaileak; helikopteroz eraman zuten Baionako ospitalera, larri. Arratsalde hasieran zendu zen.