Aurreko abuztua azken zazpi urteetako txarrena izan ondoren, irailean berriro ere lurralde guztietan jaitsi da langabezia, baina, batez ere, Nafarroan.
Araba: 21.454 langabe. Abuztutik, -262 (-%1,21). Iazko irailetik, -2.000 (-%8,53)
Bizkaia: 75.770 langabe. Abuztutik, -604 (-%0,79). Iazko irailetik, -5.681 (-%6,97)
Gipuzkoa: 34.822 langabe. Abuztutik, -298 (-%0,85). Iazko irailetik, -4.389 (-11,19).
Nafarroa: 35.295 langabe. Abuztutik, -656 (-%1,82). Iazko irailetik, -12.070 (-%10,15).
Gehienentzat udako oporrak amaitu ahala, lanean ari direnen kopuruak ere gora egin du. Batez beste, 1.198.603 lagun izan ziren Gizarte Segurantzan kotizatzen, aurreko hilean baino 7.935 gehiago. Edonola ere, iraileko igoera ez da nahikoa izan abuztuko jaitsiera handia konpentsatzeko, hilabete horretan 11.959 lanpostu desagertu zirelako. Urria, ordea, hilabete ona izan ohi da Gizarte Segurantzarentzat, orduan agertzen baitira estatistiketan lanera itzuli diren milaka irakasle ordezko eta behin-behineko.