Gaur arratsaldean langile bat hil da Bilboko portuan lanean ari zela. Berge logistika enpresan izan da ezbeharra. Bilboko Portu Agintaritzak 15:30 aldera izan du ezbeharraren berri.
Dena den, Segurtasun Sailaren arabera, larrialdi zerbitzuek 15:10ean jaso dute lan istripu bati buruzko deia. Osasun zerbitzuak istripua izan den tokira bertaratu dira berehala, baina ezin izan dute ezer egin.
Oraingoz ez dago istripuaren inguruko xehetasunik.
Berge Santurtzin dago kokaturik, eta logistika eta zamak antolatzen dituzten portuko enpresen artean nagusietakoa da.Â
Â