Lan osasuna

Langile bat hil da Errenterian, furgoneta batetik erorita

Zergatik erori den ikertzen ari dira.

Mobilizazioa lan istripuen aurkako egunean, Bilbon, gehiengo sindikalak deituta. MONIKA DEL VALLE, FOKU
Iker Aranburu.
2018ko abenduaren 5a
13:20
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du istripuaren berri. Haren arabera, 08:30ean izan da ezbeharra, Errenteriako Masti Loidi industriagunean. Hildakoa 63 urteko gizonezkoa zen, baina zein enpresatakoa zen ez du argitu.

Anbulantzia iritsi denerako hilik zegoen langilea, eta Donostiako ospitalera eraman dute, autopsia egitera.

LABen zenbaketaren arabera, atzora arte 65 lagun hil dira Euskal Herrian lanean ari zirela. Kopururik handiena da 2011. urteaz geroztik (orduan 80 hil ziren).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.