Langile bat hil da Laudion, istripu ez-traumatiko batean

Banaketa sektoreko Bebidas Serrano enpresan jazo da ezbeharra. Osalanek ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Lan istripuak salatzeko sindikatuen elkarretaratzea, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Lan istripuak salatzeko sindikatuen elkarretaratzea, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
aitor biain
2025eko maiatzaren 6a
12:44
Entzun 00:00:0000:00:00

Banaketa lanetan jarduten zuen langile bat hil da gaur goizean Laudion (Araba), istripu ez-traumatiko batean. Bebidas Serrano enpresan gertatu da ezbeharra, Ertzaintzak jakinarazi duenez. 

Larrialdi zerbitzuek goizean goiz jaso dute abisua, 08:30 aldera. Langilea lurrean etzanda topatu dute lankideek, konorterik gabe. Osasun langileak eta Osakidetzaren helikopteroa bertaratu dira hura artatzera. Langilea suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu, eta bertan zendu da. Osalanek ikertzeari ekin dio, ezbeharraren nondik norakoak argitzeko. Lehen zantzuen arabera, lan istripu ez-traumatiko baten ondorioz hil da behargina. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.