Langile bat hil zen atzo Zornotzan (Bizkaia), baso lanetan ari zela zuhaitz bat gainera erorita. Ezbeharra 18:30ean gertatu zen Bizkargi mendian.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, larrialdi zerbitzuak ahalegindu ziren langilea suspertzen, baina ezin izan zuten ezer egin, eta bertan hil zen.
LAB sindikatuaren arabera, aurten lan istripuan hildako seigarren langilea da.