ekoNOMIA

LSB-USO hilaren 29ko grebaren alde, "lan erreforma onartezina" delako

2010eko irailaren 24a
23:24
Entzun
LSB-USO Euskadi sindikatuak jakinarazi du hilaren 29rako CCOO eta UGTk Espainiako Estaturako deitutako greba orokorrari babesa eman diola. Izan ere, Espainiako Kongresuak onartutako "lan erreforma onartezina" dela iruditzen zaio LSB-USOri, eta dio laster antzekoa gerta daitekeela pentsioen erreformarekin. "Lorpen sozial eta laboralei buelta eman nahi diete".

Euskal sindikatuen artean dagoen batasun ezak atsekabea sortzen duela adierazi du LSB-USOk gaur, prentsa oharrean. Hain zuzen, ELAk eta LABek, iragarri zuten bezala, ez dute babestu hilaren 29ko deialdia, "ezinbestekoa delako argitzea ekintza batasunaren oinarriak. Hori euskal esparruan egin gabe dago".

ELA, LAB, EILAS, EHNE, ESK eta Hiruk ekainaren 29an deitu zuten lan erreformaren aurkako greba orokorra. Euskadiko CCOOk bat egin zuen, baina haien helburuekin ados egon barik.

ESK-k ere babestu du UGT eta CCOOren deialdia, nahiz eta azpimarratu duen ez duela bat egiten bi sindikatu horien jokabidearekin. "Baina garrantzitsua da langileekin eta irailaren 29an mobilizatuko diren sektoreekin egotea", zioen ESK-k duela egun batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.