LSB-USO sindikatuak manifestazioa egin zuen Bilbon Maiatzaren Lehenaren harira. Kale Nagusitik abiatzear zirela, lagun talde bat horren atzetik paratu zen, sindikatuari «lan erreforma aplikatzea» leporatzen zion pankarta batekin, eta «LSBtik kaleratutako langileak» berriro hartzeko eskatuz.