Lan gatazka

Mercadona zigortu dute sindikatuen aurkako jardunarengatik

Epaile batek ebatzi du jokabide antisindikala izan duela ELAko ordezkari bati osagarri bat ez ordaintzeagatik

Mercadona supermerkatu baten sarrera. CARLOS GARCIA / EFE
xabier martin
2019ko azaroaren 20a
10:06
Entzun

Gasteizko Lan Arloko Epaitegiak Mercadona banaketa konpainia zigortu du sindikatuen aurkako jarduna izan duelakoan. Juan Roigen enpresak 3.550 euro ordaindu behar dizkio ELA sindikatuko ordezkari bati osagarri bat ez ordaintzeagatik, eta baita enpresako zuzendaritzaren politika antisindikalak eragindako kalte galerengatik ere.

ELAren arabera, azken urteetan langileei soldata onak pagatzen dizkiela zabaldu duen konpainiaren politika antisindikala «onartezina da»; «ez dira errespetatzen langileen ordezkarien oinarrizko eskubideak, enpresaren erabakien gainetik langileen interes kolektiboak zaindu ahal izateko», esan du sindikatuak, ohar batean. Epaia azaroaren 13koa da.

Dena den, gertaturikoak badu azalpen sakonagoa, ELAren ustez. «Ez da kasu bakana izan Mercadonan, zeren enpresako zuzendaritzak lan baldintzak indarrez ezarri nahi baititu, langileen ordezkariak eta langileak berak beldurtuz», esplikatu du, eta ohartarazi ELA ez dagoela prest hori onartzeko. «Sindikatuak eskura dituen neurri guztiak hartuko ditu horrelako ekintza antisindikalak desagerrarazteko; ekintza horien azken helburua langileen baldintzak hobetzeko eskaerak oztopatzea baita».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.