Metaleko ehunka langilek manifestazioa egin dute Gasteizen

2005eko urriaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
CCOOk deitu zuen protestara, Bizkaiko eta Arabako metalgintzako lan itunaren negoziazioarentzat irtenbidea eskatzeko. Sindikatu horrek dioenez, «100.000 familiaren etorkizuna» dago jokoan, eta horregatik kritikatu zuen ELAk «lurraldeko itunak alboratzea eta enpresaz enpresako itunak hobestea». Manifestazioa SEAren egoitzaren aurrean amaitu zen, Arabako patronalak aste honetan negoziazioak bukatutzat eman dituela salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE