Lan itunak

Metalgintzan grebara deitu dute LAB, CCOO eta UGTk

Gipuzkoan hiru greba egun egingo dituzte datorren astean, eta bana Araban eta Bizkaian.

Iker Aranburu.
2013ko ekainaren 12a
12:39
Entzun

Bi taldetan banaturik egingo dute presioa sindikatuek metalgintzako lan itunak berritzeko. Alde batetik, ELA dago, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako metalgintzako sindikaturik indartsuena. Hiru lurralde horietan bost eguneko lanuztera deitu ditu datorren asterako, baina soilik gutxieneko edukiak bermatzen dituen itun bat indarrean ez duten enpresetako langileak. Metalgintzako langile guztiei dei egin diete, berriz, LABek, CCOOk eta UGTk. Gipuzkoan 17an, 19an eta 21ean egin nahi dute greba, eta 21ean Araban eta Bizkaian. 

Astelehenean ez ziren laurak ados jarri mobilizazio bateratuak antolatzeko, baina gaur goizean azken hiru horiek egutegi bateratua hitzartu dute. Desadostasun handiak daude bi blokeen artean: ELAk batik bat enpresako itunak bultzatzen ditu, uste baitu horiek direla Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurrean babes handien eman dezaketenak. LABek, CCOOk eta UGTk, berriz, uste dute oraindik badagoela langileak lurraldeko hitzarmenen bidez babesteko modua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.