Greba orokorra. Galizia eta Katalunia

Milaka pertsonak egin dute greba Galizian pentsioen erreformaren aurka

CCOOren eta UGTren aurkako oihuak egin dituzte Vigoko eta Bartzelonako protestetan

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herrian ez ezik, Galizian eta Herrialde Katalanetan ere egin zuten atzo pentsioen erreformaren aurkako greba. Jarraipen txikiagoa izan zuten, eta UGTren eta CCOOren aurkako oihuak izan ziren batean zein bestean.

CIG sindikatuak antolatu zuen Galiziako protesta, eta BNG eta Esquerda Unida alderdiek eta beste erakunde sozial batzuek babestu zuten.Sindikatua gustura geratu zen jasotako erantzunarekin. Ontzioletan %100eko jarraipena izan zuela nabarmendu zuen, %90ekoa zabor bilketan, %60koa eraikuntzan eta %40koa industrian. Xuntaren esanetan, aldiz, «normaltasuna» izan zennagusi, eta ia ez zen nabaritu grebaren eraginik. Haren datuen arabera, administrazio publikoko langileen artean %4,16ko erantzuna bakarrik izan zuen.

Vigon egin zuten manifestazio nagusia.CIGen arabera, 50.000 pertsona elkartu ziren, Poliziaren arabera, berriz, 10.000. Hain zuzen, poliziek piketeen aurka edukitako jarrera gaitzetsi zuen sindikatuak, «neurriz kanpoak» zizan zirela salatu zuen. Piketeetan parte hartzen ari ziren hainbat identifikatu zituzten. Ferrolen pertsona bat zauritu egin zen, enpresa bateko segurtasun arduradunarekin ika-mikan ari zela.

CCOOren eta UGTren jarrera ere salatu zuten CIGeko ordezkariek. Suso Seixo idazkari nagusiak langileei «traizioa» egitea leporatu zien, baita gobernuaren aurrean burua makurtzea ere. Horrez gain, bi sindikatu horietako kideek piketeen lana oztopatu zutela adierazi zuen.

Herrialde Katalanetako greba CGTk, CNTk,COSek etaSolidaritat Obrerak antolatu zuten. Bartzelonako manifestazioan hamar mila pertsona izan zirelaazaldu zuten; udaltzainen arabera, lau mila. Ibilbidean zehar CCOOren eta UGTren aurkako oihuakegin zituzten.

Autobus zerbitzuetan nabaritu zen batez ere grebaren eragina, %40ko erantzuna izan baitzuen antolatzaileen arabera. Seat, Roca, Gearbox, Prismia, Mahle Componentes del Motor, Mahle eta Nestlen ere hainbat langilek egin zuten bat deialdiarekin, baita Udaleko, Diputazioko eta unibertsitateetako langile batzuek ere. Oro har,ordea,ez zuen jarraipen handirik izan, eta sindikatuek eurek ere hala aitortu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.