Motelago ari da hazten Nafarroako ekonomia

2019ko abenduaren 31
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. Motelaldia Nafarroara ere iritsi dela baieztatu du Nafarroako Estatistika Erakundeak. Urriaren amaieran aurreratutako datuak baieztatu ditu: 2019ko hirugarren hiruhilekoan, %2,5 hazi da Nafarroako barne produktu gordina urte arteko tasan, eta %0,4 hiru hileko arteko tasan. Urteko bigarren hiruhilekoan %2,8 eta %0,8 izan ziren tasak, hurrenez hurren.

Sektoreei dagokienez, gehien hazten ari direnak dira, hain zuzen ere, gehien moteldu direnak: zerbitzuen hazkundea %3,7tik %3,3ra igaro da, eta eraikuntzarena, aldiz, %3,5etik %3,2ra. Pattalago zebilen industria, baina, Volkswagenen eskutik, %1,3tik %1,5era handitu du hazkunde erritmoa.

Eskariari dagokionez, gastu publikoa erritmo bizian ari da hazten (%3,5), baina ez da nahikoa izan konpentsatzeko familien gastuaren jaitsiera nabarmena (%2,4tik %1,9ra) eta inbertsio motelagoa (%1,9tik %1,8ra).

Indar gutxiagorekin bada ere, Nafarroako ekonomia gai da enplegua sortzeko: %2,3 handitu da azken urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.