Ekonomia

Nafarroak eta Espainiak 2009ra arte berrituko dute konbenio ekonomikoa

Atzo lortu zuten aurreakordioa, eta azaroaren hasieran sinatu nahi dute hitzarmena. Nafarroaren diru ekarpenak %1,6koa izaten segituko luke.

2007ko urriaren 27a
14:02
Entzun
Nafarroako eta Espainiako gobernuek lortu dute 2005-2009ko konbenio ekonomikoari buruzko aurreakordioa eta, ezusterik ezean, azaroaren lehen astean sinatuko dute hitzarmena. 2003an berritu zuten azkeneko aldiz. Atzo lortu zuten aurrekoardioa Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Carlos Ocaña y Perez de Tudela Espainiako Ogasun idazkariak, eta hurrengo astean emango dituzte xehetasunak.

Miranda gustura azaldu da Nafarroak Espainiako Estatuari egin beharreko diru ekarpenaz, %1,6ari eutsiko liokeelako.

Miguel Sanz Nafarroako Gobernuaren lehendakaria Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuarekin bildu zen urriaren 16an, Madrilen, eta konbenio ekonomikoa berritzeko aukeraz eta edukiaz ados azaldu ziren biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.