Makroekonomia

Nafarroako ekonomia %3,2 handitu zen iaz

Urteko azken hiruhilekoan %0,7 hazi zen jarduera ekonomikoa, aurreikusitakoa baino puntu bat gehiago

Langileak lanean, Uharteko enpresa batean. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
joxerra senar
2018ko martxoaren 1a
12:44
Entzun

Uste baino hobeto. Nafarroako barne produktu gordina %3,1 haztea espero zen, eta azken hiruhilekoaren ondorioz, azkenean puntu bat gorago amaitu zuen urtea.

Nafarroako estatistika erakundeak aurreratutako datuen arabera, eskaintzaren ikuspegitik, eraikuntzak eta lehen sektoreak bultzada eman diote hazkunde orokor horri, %1,8 eta %2,2 handitu baitira. Industriari dagokionez, apur bat gorantz egin du eta %1,6ko hazkundea izan du. Dena den, sektore sendoena zerbitzuak dira: %4,1 hazi da sektorea.

Barne kontsumoak tira egiten du ekonomiatik. Datuen arabera, sendien azken kontsumoa %3,2 handitu zen iaz, eta administrazio publikoen gastua egonkor mantendu zen.

Kanpo merkataritzaren joera, berriz, pattalagoa izan zen iaz. Hala esportazioak nola inportazioak murriztu ziren. Neurri batean, Volkswagenen Polo modeloaren aldaketak produkzioari eta esportazioei eragin zien.

Enpleguari dagokionez, %2,8 handitu zen lanpostu kopurua. Estatistika erakundearen arabera, lanari lotutako produktibatatea %0,4 igo da. Era berean, soldatapekoen soldata %1,1 igo zen batez beste. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.