Pentsioak

Nafarroako Gobernuari eskatu diote gutxieneko pentsioak osatzeko

Manifestazioa egin dute Iruñean, pentsiodunen mugimenduak eta sindikatuak deituta. 2024ko aurrekontuetan 65 milioi euroko diru sail bat eskatu dute.

Pentsiodunen mugimenduaren mobilizazi bat. OSKAR MATXIN EDESA (FOKU)
2023ko azaroaren 11
18:57
Entzun

1080 Orain herri egitasmoak deituta, manifestazioa egin dute larunbat honetan Iruñean, Nafarroako Gobernuari eta parlamentuko taldeei eskatzeko gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino osatzeko diru sail bat sar dezatela 2024ko aurrekontuetan. Kalkulatu dute guztira 65 milioi euro izango liratekeela.

Mobilizazioan 400 pertsona inguruk parte hartu dute, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren arabera. Irailaren 26an erregistratu zuten 1080 Orain herri egitasmoa Nafarroako Parlamentuan. Besteak beste, pentsiodunen mugimenduak, sindikatuek eta beste kolektibo batzuek osatzen dute.

Komunikabideei egindako adierazpenetan, Paula Garcia bozeramaileak adierazi du gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoa izan beharko lukeela «bizitza duina» izateko, eta, azpimarratu duenez, Nafarroan 32.000 pertsonak jasotzen dute kopuru horretatik beherako pentsioa; emakumeak dira gehienak. «Egia da kalean denbora luzea daramagula aldarrikapen honekin, baina jendea sentsibilizatzen jarraitu behar dugu, argi eta garbi utziz ez dugula onartuko aldarrikapen horretatik beherakorik».

Garciak nabarmendu du beste arlo batzuetan aurrerapausoak eman dituztela erakundeek, eta adibide gisa gutxieneko soldata aipatu du. «Dezente igo da azken urteetan, eta pentsioek norabide berean joan behar dutela uste dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.