Nagusiak du azken hitza

Iker Aranburu.
2010eko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Alperriko antzezlana egin dute azken hilabeteotanEuropako Batasuneko gobernuburuek. Laguntza ekonomikoaren promesak dosifikatzen aritu dira, inbertsiogileak baretu eta sosik ez jartzea lortuko zutelakoan. Merkatuen astinaldi bakoitzean dosia handitu behar izan dute, Nazioarteko Diru Funtsa bazkide desorosoa ekartzeraino. Baina ezer gutxirako balio izan die: nagusiak izan du azken hitza, merkatuaren esku kontrolagaitzak erabaki du dirua jarri beharko dutela Grezia salbatu nahi badute.

Batzuek ikasi dute lezioa. Azken hilabeteotan agintari (ofizial) asko aritu dira merkatuei keinuak egiten, Greziaren patua merezi ez dutela erakusteko. Zer ote zen bestela erretiroaren adin ofiziala 67 urtera arte atzeratzeko Espainiako Gobernuaren ustekabeko proposamena? Oraintsu arte funtzionatu du, Espainiaren hamar urteko zorraren interesa %4tik behera dagoelako. Baina Greziak aste honetan pagatu behar izan duen %8,5eko interesa beste leku batean lortzeko tentazioa ez da desagertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.