NDFko zuzendari izateko hautagaietako batzuk

2011ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Christine Lagarde

Frantziako Finantza ministroa

NDFko buru europar batjartzea erabakitzen badute, honek du aukera gehien. Kudeaketarako aparteko gaitasuna duela frogatu du. Lehen emakumea izango litzateke .

Kemal Dervis

Ikerketa zentro bateko zuzendariordea

Turkiarra izanik, erdibideko irtenbidea izan daiteke europarren eta gorabidean diren herrialdeen arteko lehian. 2001ean, Turkia zulotik ateratzeko erreformak diseinatu zituen.

Trevor Manuel

Hegoafrikako Finantza ministro ohia

1996tik 2009ra Hegoafrikako Finantza ministro karguan egin zuen lanagatik oso gizon errespetatua da. Herrialdea trantsizioan zenean, inbertitzaileen konfiantzari eusten jakin zuen.

Agustin Carstens

Mexikoko Bankuko gobernadorea

Izen handiko ekonomialaria da, eta 2003tik 2006ra NDFko zuzendariordea izan zen. Mexikoko Gobernuaren finantza politika koordinatu zuen. Egun Banxicoko gobernadorea da.

M. S. Ahluwlia

Indiako lehen ministroaren aholkularia

Munduko Bankuan eta NDF ebaluatzeko erakundean aritua da. Indiako lehen ministroaren konfiantzazko gizona eta ekonomia gaietarako haren aholkularia da gaur egun.

Stanley Fischer

Israelgo Bankuko gobernadorea

NDFko zuzendariorde nagusia izan zen 1994tik 2001era. AEBetako Fed-eko buru Ben Bernankeren aholkulari gisa jarduna da. 2005etik Israelgo Banku Zentrala zuzentzen du.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA