Nokia Finlandiako telefonia enpresak 2012. urtea bukatzerako zazpi mila langile kaleratuko ditu, berak gaur esan duenez. Finlandian bertan, Danimarkan eta Erresuma Batuan bidaliko du behargin gehien, eta hiru mila langile Accenture aholkularitza teknologikora pasatuko ditu.
Munduan telefono mugikor gehien egiten duen enpresa da Nokia.
Duela sei egun Microsoftekin Windows Phone lantzeko akordioa egin zuen, biek lehia dezaten Appleren iOSekin eta Googleren Androidekin.