Euroguneko ekonomia geratu egingo da, eta atzeraldi arriskua handia da. Aurten BPG barne produktu gordinaren %1,6 haziko da, baina datorren urtean %0,3 eta 2013an %1,5. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE) goitik behera aldatu ditu euroguneari buruzko ekaineko aurreikuspenak.
OCDEk ez du hitz egin langabeziari buruz. OIT Lanaren Nazioarteko Erakundeak, bai. Atzeraldia gertatzen bada, langabezia handituko da, «azkar eta nabarmen», seihilabeteko epean. OITk uste du, gainera, egungo joerei eutsiz gero langabezia tasa 2016 baino lehen ez dela apalduko krisiaren aurreko urteetako kopuruetara. Ekonomia suspertzeko enplegua sustatzeko eskatu du.
OCDEk uste du ekonomiak motelaldi handia izango duela eurogunean
OITk dio egungo joerei eutsiz gero langabezia 2016 arte ez dela bueltatuko krisiaren aurreko zenbakietara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu