Orangek MasOrange erosiko du, eta Euskaltelen jabetza eskuratuko du

Euskal Herriko telekomunikazio konpainia Espainiako Masmovilen esku zegoen 2021etik.

Euskaltelen egoitza nagusia, Bizkaiko Parke Teknologikoan, Zamudion. LUIS TEJIDO / EFE
Euskaltelen egoitza nagusia, Bizkaiko Parke Teknologikoan, Zamudion. LUIS TEJIDO / EFE
jokin sagarzazu
2025eko azaroaren 1a
14:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Frantziako Orange telekomunikazio konpainiak iragarri du Espainiako MasOrange taldea osorik erosiko duela, 4.300 milioi euroren truke; horrenbestez, Euskaltelen jabetza eskuratuko du.

Orangeri MasOrange osorik kontrolatzeko falta zitzaion %50 erosiko du. Akzio horiek honako hauen esku daude: KKR, Providence eta Cinven inbertsio funtsak eta Euskal Herriko zenbait inbertitzaile: Jose Eulalio Poza, Onchena funtsa (Ibarra-Kareaga familia) eta Jose Maria Etxarriren Inveready.

2024ko martxoan Espainiako Orange eta Masmovilek bat egin zuten. Euskaltel, berriz, Masmovil taldearen esku zegoen 2021etik. 3.000 milioi euro ordaindu zituen euskal konpainiagatik. Ordurako Zegona Erresuma Batuko funtsarena zen. Haren akzioez gain, beste guztienak erosi zituen Masmovilek, Kutxabanken esku geratzen zirenak barne (%19,88).

Eskuz esku

Euskaltel duela 1995ean sortu zuten, Espainiako telekomunikazioaren sektorea liberalizatu ondoren, eta EAJk Jose Maria Aznar (PP) Espainiako Gobernuko presidente izateko inbestidurari bide emateko egindako itun baten ondorioz. Eusko Jaurlaritzak sustatu zuen telekomunikazio enpresa horren sorrera, eta BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak akzioen %68 ere izan zituzten.

Ibilbide osoan, aldaketa ugari izan ditu jabeei dagokienez. 2012an aurrezki kutxen partaidetza %48ra jaitsi zen, Trilantic Capital Partners funtsa konpainian sartuta. Baina aldaketa nagusia 2019an gertatu zen, Kutxabankek kontrola galdu zuenean eta Zegonaren esku geratu zenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.