Ordezkari bati eraso egin diela salatu du LABek

2009ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Fagasa enpresan duen ordezkariari eraso egin diotela salatu du LABek. Sindikatuaren arabera, enpresako buruak berak egin zion eraso behin eta berriz beste lau pertsonekin batera. Horrek zauriak eragin zizkion ordezkariari. Momentu horretan, hain zuzen, kartel batzuk jartzen ari zen; zehazki, enpresak aurkeztutako kontratua eteteko espedientearen aurkakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.