Pascal Gomezek ordezkatuko du Azurmendi SEAren buruzagitzan

Industria sektorearen ordezkari zen orain arte enpresaburu elkartean, eta aurretik Ajebaskeko buru izandakoa da

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pascal Gomez da SEA Arabako Enpresaburu Elkarteko presidente berria. Elkarteko zuzendaritza asteazken iluntzean bildu zen, Juan Jose Azurmendiren ordezkoa aukeratzeko. Gomez elkarteko lehen lehendakariordea izanik, hari zegokion kargua, inork beste hautagairik aurkeztu ezean. Ez zen beste izenik atera, eta, estatutuek diotenari jarraituz, Gomez izendatu zuen batzarrak.

Pascal Gomezek 46 urte ditu, eta ibilbide luzea du industria arloan. Auxitec eta Babiotec enpresak gidatzen ditu. Erremintak eta industriarentzako makinak banatzen ditu enpresa horietatik. Aldez aurretik, Ajebask elkarteko presidente izandakoa da, eta Arabako Merkataritzako Ganberako lehendakariorde lehena ere bada. Joan den urriaren 6an sartu zen SEAko buruzagitzan, industria sektorearen ordezkari gisa.

«SEAko lehendakari izatera iritsi da elkarteko hainbat organotan parte hartu eta gero, eta ia hamarkada batez lankide leiala izan ondoren», adierazi zuen batzarrak, ohar batean. Joan den astelehenean zendu zen Juan Jose Azurmendi, gaixotasun luze bat izan eta gero. SEAko lehendakaritza hartu zuen 2007. urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.