Pello Gibelalde beste hiru urterako izendatu dute Adegiko lehendakari

2015eko ekainaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
DONOSTIA. Aldaketarik ez dago Gipuzkoako patronalaren buruzagitzan. Adegiko batzarrak Pello Gibelalde (Legazpi, 1944) hautatu zuen lehendakari beste hiru urterako. Adegiren Enpresaren Eguna amaitzeko eginiko ekitaldian, Gibelaldek agindu zuen indar handia jarriko duela enpresaren defentsan, eta jarduera ekonomikoa laguntzeko politikak eskatu zizkien erakundeei. Enpresaburuen eta langileen arteko «antagonismoaren dinamika» haustearen alde mintzatu zen.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA