Azaroko KPIak ez du ezustekorik eman, eta Hego Euskal Herriko erretiratuek jasotzen duten ordaina %3,5 handituko da hurrengo urtean. Azaroko KPI aurreratua %4,1ekoa izan da, eta batez besteko horrekin eginiko kalkulua da. Bi aste barru jakingo da behin betiko datua, baina ez da aldaketa handirik izango.
Pentsioen igoera abendutik azarorako KPIen batez bestekoaren arabera kalkulatzen da. Litekeena da urte amaierako KPIa baino igoera txikiagoa izatea, baina sistemak duen bereizgarrietako bat da. Urtearen arabera KPIa baino handiagoa edo txikiagoa izan daiteke.
Gauzak hala, Hego Euskal Herriko pentsioa 1.881 eurotik 1.947 eurora igoko da hurrengo urtean. Igoera hori pentsio kontributibo guztiei aplikatuko zaie. Beste ordainketak, ez kontributiboak eta bizitzeko gutxieneko diru sarrerak, %8,8 eta %14,2 artean igoko dira. Espainiako Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak emaniko datuak dira horiek.
Â