Pentsioen sistema publiko eta duin baten defentsan kaleak hartu dituzte ehunka lagunek Bilbon

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta manifestazioa egin dute gaur. Adierazi dutenez, zenbait alderdik «gezurrak» erabiltzen dituzte pentsioen sistemari eraso egiteko.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioa gaur, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioa gaur, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Isabel Jaurena.
2026ko azaroaren 21a
15:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pentsioen sistema publikoaren alde eta horien murrizketen kontra. Aldarrikapen horiek gogoan bete dituzte gaur Bilboko kaleak ehunka lagunek. Argi mintzatu da EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua: «PPri eta Voxi ez diegu utziko berriro ere murritzketak ezartzen». Adierazi dutenez, alderdi horiek «gezurrak» erabiltzen dituzte pentsioen sistemari eraso egiteko, eta horiek murriztu nahi dituzte. «2018an egin genituen mobilizazioekin pentsioak urtero KPIarekin igotzea lortu genuen, eta pentsioen murrizketen zati bat indargabetu genuen», gehitu dute. 

Espainiako Gobernuari eta Kongresuko Diputazio Iraunkorrari eskaera zuzenak egin dizkiete: urte hondarrerako %2,5eko konpentsazio-ordainsaria eta urtarrileko eta ondoko pentsioetarako %5ekoa; gutxieneko pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko; eta pentsioetan dagoen genero arrakalarekin amaitzea.

Nafarroako Gobernuari ere eskatu diote gutxieneko pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko. Eusko Jaurlaritzari, berriz, galdegin diote Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langile guztiendako gutxieneko soldata propio bat ezarri dezala. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA