Pestiziden erabilera %50 murrizteko egitasmoa atzera botako du Bruselak

Neurri hori laborarien «polarizazioaren sinbolo» bihurtu dela uste du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak.

FRANCE EU PARLIAMENT
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea, gaur, Estrasburgon, Europako Legebiltzarrean. RONALD WITTEK / EFE
joxerra senar
2024ko otsailaren 6a
11:50
Entzun

Egunotan, Europako hainbat herrialdetan izandako protesten ondorioz, atzera egiteko prest da Europako Batzordea. Ursula von der Leyen Batzordeko presidenteak iragarri du prest direla pestiziden erabilera %50 murrizteko plana erretiratzeko. Laborariei eskua luzatu die, halaber, lehen sektoreko eragileekin urtarril amaieran abiatutako elkarrizketetan parte har dezaten.

Von der Leyenen irudiko, pestiziden neurria «polarizazioaren sinbolo» bihurtu da. Ekainean egitekoak diren Europako hauteskundeen atarian, uste du plana hurrengo Europako Batzordeak egin beharko duela, behin hura osatuta.

Protestetan laborariek eskatutako neurrien artean daude produktu sanitarioen erabilerari buruzko Europako araudiak leuntzea. Von der Leyenen irudiko, bultzatu duten neurriak «helburu duina» du, baina ez diete protestei entzungor egin nahi: «Prozesu honetan laborariak protagonista izatea nahi dugu». Europako Batzordeko buruak ulertzen du lehen sektorea «alboratua» sentitzen dela, eta, ondorioz, nekazariek eskatutakoa «entzuteak merezi du». Alta, ohartarazi du Europak ez diola norabide horri uko egingo: «Badakite laborantzak eredu iraunkorrago baterantz joan behar duela ustiapenak datozen urteetan errentagarriak izan daitezen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.