Azken hilabeteotan sarritan gertatu bezala, inoizko baliorik handienera iritsi zen atzo AEBetako petrolioa. Upelaren prezioa 55,45 dolarretan izan zen une batez, herrialdeko biltegien murrizketak eta neguaren hurbiltasunak eragindako beldurragatik. Brent upelak ere ez zuen atzera egin eta 51 dolarretik gora izan zen.
Jakina denez, Ipar Hemisferioa negu sasoian denean nabarmen hazten da erregaiaren kontsumoa. Besteak beste, berogailuak direla medio. Txinak munduan erregai gehien kontsumitzen duen bigarren herrialdeak, gainera, baieztatu zuen urtarriletik irailera bitartean %9,5 hazi dela bertoko ekonomia. Beraz, erregaiaren kontsumoak gora egin zuen derrigor.AEBetako biltegiek ere emaitza ezkorra jakinarazi zuten. Aurreko astean 1,9 milioi upeletan murriztu ziren biltegietako erreserbak. Ivan urakanak, berriz, Mexikoko petrolio ekoizpena %25,2 murriztea eragin du.
PETROLIOA. Eskasiaren beldurrez, AEBetako petrolioa 55,45 dolarretan da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu