Lan erreformak irekitako bidearekin Hego Euskal Herriko hitzarmen ugarik balioa galdu zuten uztailaren 7an. Ordutik Lan Harremanen Kontseiluaren (LHK)Preco arbitratze organoari bidalitako eskaerak asko igo dira iaztik: %475. Aurten, guztira, 455 eskaera egin dizkiore Precori, horrek arbitratze, bitartekaritza eta kontziliazio eskakizunak bete ditzan.
Iaz 220 bat eskakizun aurkeztu ziren Precon, guztira 43.676 langileri eragiten zietenak. Aurtengo lehen seihilekoan, berriz, 255 eskaera aurkeztu dira, eta guztira59.312 langileri eragiten diete, iaz baino 15.636 langile gehiagori. Uztailean, berriz, beste 200 eskaeratik gorajaso ditu arbitratze organoak, uztailaren 7tik hitzarmenik gabe geratu diren 248.000 langileren eskutik, batik bat. Hori da iazko uztailean baino %475 eskaera gehiago jaso izanaren arrazoi nagusia.
Ekainetik «aurrerapauso handiak» eman dira hainbat hitzarmenen kasuan, Lan Harremanen Kontseiluak esan duenez, hala nola Arabako ostalaritzako eta Gipuzkoako garbitzaile publikoen hitzarmenetan lortutako akordioa. Dena den, oraindik 284.000 langiletik gora daude hitzarmenik gabe, eta beste 432.260 ituna sinatzeko zain daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hitzarmena indarrean dutenak gutxienak dira: 72.424 langile.
Ekainaren bukaeratik sinatudiren hitzarmenetan, soldatak batez beste%1,1 igotzea adostu dute; %1,55 igotzea adostu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hitzarmenetan, eta %0,69ko igoera hiru lurralde horietan Espainiako hitzarmenen menpe daudenen kasuan.
Lan mundua, aztoratuta
Lanaren inguruko beste datu batzuk gogorarazi ditu Lan Harremanen Kontseiluak: hala nolaurteko lehen bost hiletan 163 greba egin direla Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iaz baino %21,6 gehiago. Guztira 11.100 langilek hartu dute parte eta 54.915 lanegun galdu dira.
Bestalde, langabezia tasa %14,5ekoada; 2000. urtean erregistratu zen halako kopurua azken aldiz. Urteko lehen seihilekoan lana erregulatzeko 1.524 dosier aurkeztu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresek, iaz baino %9,8 gehiago. Dosierrek 18.614 langilerengan izan zuten eragina, iaz baino 635 langilerengan gutxiago.
Precori egindako eskaerak %475 gehitu dira uztailaren 7tik aurrera
Lehen sei hilabeteetan 255 eskaera jaso ditu arbitratze organoak, eta beste 200 azken hiru aste hauetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu