Probintzietako metaleko itunak lehentasun izatea nahi dute LAB eta CCOOk

Lan hitzarmenaren egitura zehazteko, sindikatuek bilera bat eskatu diote patronalari uztailaren 17an

Erredakzioa
2012ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
LAB eta Euskadiko CCOO sindikatuek metalaren sektoreko lan hitzarmenaren egitura lehenbailehen zehaztu nahi dute.Horretarako, bilera batera deitu dute patronala, uztailaren 17an Bilera horretako helburua da maila desberdinetako hitzarmenen artean azken hilabeteetan sortu diren gatazkak konpontzea. Haien ustez, beste hitzarmen kolektibo bat adostu artean, probintzia mailako akordioei eman behar zaie lehentasuna, eta ez estatu mailako hitzarmenei. Horrela enpresen eta langileen gutxieneko baldintzak betetzea bermatzen dela uste dute sindikatuek.

Metaleko lan hitzarmen kolektiboaren negoziazioak hasteko eskaera ofiziala atzo egin zuten LABeta Euskadiko CCOO sindikatuek. Azken hilabeteetan ez aurrera eta ez atzera egon dira negoziazioak abiatu nahi dituzte sindikatuek. Eguna eta lekua jarrita daude: uztailaren 17an,Lan Harremanetarako Kontseiluaren Bilboko egoitzan.

UGT-Euskadi sindikatuak, bestalde, Confebaski eskatu dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako metaleko hitzarmenak «desblokeatzeko». UGTere lurralde mailako hitzarmenei eustearenalde agertu da, patronalak eta sindikatuek berriro negoziatu artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.