Sacyrrek ez du etsi BBVAn sartzeko asmoan, baina ez du eperik jarri

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
BBVAko administrazio kontseiluaren aldetik oso harrera txarra jaso arren, Sacyr Vallehermoso eraikuntza konpainiak ez du Bilbon sortutako bankuko kapitalean sartzeko saioan amore eman. Atzo bildutako Sacyrreko administrazio kontseiluak baimena eman zion Luis del Rivero presidenteari planarekin sine die aurrera jarraitzeko.

Azaroan iragarri zuen Sacyrrek BBVAn sartzeko asmoa zuela, eta hilabeteko epea eman zion Riverori operazioa gauzatzeko. Epe hori beste hilabetez luzatu zuen abenduan. Orain, eraikuntza enpresak zehaztu du ez duela «ez presarik ezta premia larririk» BBVAko administrazio kontseiluan sartzeko. Ildo horretatik, Francisco Gonzalez BBVAko presidenteari jakinarazi zion «bake giroan eta lasaitasunez» hitz egin nahi duela operazioari buruz.CNMVri igorritako agiri laburrean, Sacyrrek ez du argitu BBVAko akzioen %5 eskuratu nahi dituen ala ez. Ofizialki, %3,1 lortu nahi dituela esan du, hori nahiko kopuru «esanguratsua» iruditzen baitzaio bankuaren administrazio kontseiluan sartzeko. Oraingo akziodun nagusia Telefonica da, %1ekin.Bestetik, EAJk gogor kritikatu du Pedro Solbes Espainiako Ekonomia ministroak BBVAren «espainiartasunar gordetzearen alde» bezperan egindako adierazpenak. «Abertzalerik erradikalenak ere» ez lituzke hain adierazpen «penagarriak» egingo, esan zuen Pedro Azpiazu diputatu jeltzaleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.