Salmentak %6,5 igo dira lehen hiruhilekoan
GASTEIZ. Eustat estatistika erakundeak emandako datuen arabera, iaz baino %6,5 gehiago saldu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako saltokiek lehen hiruhilekoan. Handizkako saltzaileen artean, %7,1 igo dira salmentak; txikizkakoen artean, %5,3. Gipuzkoan izan da hazkunderik handiena, %8,9koa. Bizkaian eta Araban %5,7 eta %4,8 igo dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu