Satya Nadellak hartuko du Microsoften zuzendaritza

2014ko otsailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

WASHINGTON. Aldaketa handiak egin ditu Microsoftek bere goi buruzagitzan. Satya Nadellak hartu du zuzendaritza nagusia, Steve Ballmerren ordez. Konpainiaren sortzaile eta arima nagusiak, Bill Gatesek, John Thompsonen esku utzi du lehendakaritza. Arrisku gutxiko apustua da Nadellarena, azken 22 urteotan Microsoften lan egindakoa baita. Windowsekiko menpekotasuna txikitzea da haren erronka.

Gaiak
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA