Gizonezkoen euskal futbol selekzioaren gaia bezala. Halaxe gelditu zen atzo burtsa: zegoenean. EBZk gaur egingo duen bileragatik izan liteke; bertan erabakirik espero ez den arren, aurrera begira duen ikuspegia zabaldu lezake Trichetek. Interes tasak mugitzeaz (edo daudenean uzteaz) at, baditu bankuei eragiteko bestelako tresnak, likideziaren gaineko araudian, berbarako. Eta 2010ean indarrean jarriko dituenez, noiznahi hasiko da daturen bat plazaratzen. OHL (+%2,9) edo Tecnicas Reunidas (+%1,99) asko mugitu ziren; baina hori euskal selekzioa Lemoako jokalariekin osatzea bezala da. Lehen mailakoak, blue chip-ak, ez ziren askorik mugitu: ia oporretan izan ziren bi banku handiak eta Repsol-YPF (-%0,16)ere; beroketa arinak egiten ibili zen Edurnezuri (+%0,64). 1.914 milioiren salerosketa izan zen eta Endesak (+%1,1), Iberdrolak (+%0,23) baino hobe jaso zuen Espainiako Gobernuak energia nuklearra birpentsatzeko aukera.
Suitzako bankuetatikdirua erretira dezaten aholkatu omen die Turkiako Egemen Bagis Europako Gaietarako (!) ministroak herrikideei, minareteak debekatzeko erabakia medio. Turkiak ez, baina petrolio esportatzaileek horrelakorik eginen balute?
Red Electrica. Krisi garaian babes hartzeko moduko akzio gutxi dago; Red Electricaren (-%0,24) moduko negozio egonkor eta erregulatuek aukera ona eskain dezakete. Baina minimoetatik %40 igo baldin bada, beste horrenbeste jaitsi daiteke.
Selekzioarena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu