Sindikatuetako ordezkariak Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan itxi dira, lan istripuak salatzeko

Hainbat minutu egin dituzte han, Jaurlaritzak lan istripuetan duen erantzukizuna salatzeko.

Itxialdiko irudia. @LABSINDIKATUA
gotzon hermosilla
2020ko otsailaren 12a
07:15
Entzun

Aurten lan istripuetan 11 lagun hil izana eta Zaldibarko hondakindegiko ezbeharra—bi langile desagertuta daude— salatzeko agerraldia egitekoak ziren sindikatuak, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean. Sindikatuetako ordezkariak, ordea, egoitza barrura sartu dira, itxialdia egiteko asmoz. Eserialdi bat egin dute han, eta, ordu erdi inguru barruan egon ostean, atera egin dira. Ertzainak sartu dira barrura, eta ekintza grabatzen ari zen lagun bat identifikatu dute, testiguek diotenez.

ESK sindikatuko Isabel Castrok eta Steilas sindikatuko Nagore Landak nabarmendu dute Jaurlaritzak erantzukizuna duela 40 egunean 11 langile hil eta bi desagertu izan direlako, eta horregatik egin dutela protestaldia han: «Bada garaia Jaurlaritzak langileen biziak jar ditzan bere lagunen irabazien aurretik». Gainera, sindikatuek dei egin dute bihar Bilboko Arriaga plazatik 18:30ean egingo den manifestazioan parte hartzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.