Sua, uda eta kezka

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Azken bi asteak oparoak izan dira euritan eta burtsa igoeretan. Urtaro honetan ulergarriagoak diren tenperaturekin, galerak itzuli ziren atzo akzio azokara. AEBetako etxebizitza sektoreko berri txarrak izan ziren aitzakia. Baina Ibex-35ek (-%1,3) sutara bota du 10.000 puntuen langa, eta finantza enpresen gainetik jauzi egin zuen atzo, energia enpresen (batik bat berriztagarrien) izpiritu txarrak erretzeaz bat. Horrela, 1.746 milioiren salerosketa su apalarekin, uda estreinatu zuten Renovables (+%2,37), Acciona (+%2,6) eta Abengoak (+%5,38). Suak ez ditu berriztagarrien gainsariak erreko eta, udan, kezka bat gutxiago izango dute. Aldiz, Santander (-%1,96) eta BBVA (-%1,33) sugarretara itzuli zituzten txerritxo ehiztariek eta, uda, kezka artean eman beharko dute, hirugarren urtez jarraian. Krisiak krisi eta kotizazioak gorabehera, solstizioek euren erritmoan jarraitzen dute. Laister hasiko da urte erdialdeko mozkin berri garaia. On vera.



Societe Generalek Jerome Kervieli berari eskatuko dizkio apustu erabat espekulatibotan galarazi zizkion 4.900 milioiak. Kervielek idatzi duen liburuaren etekinak kendu nahiko dizkio, banku barruan gertaeraren erantzukizunak topatu ordez.



Portugalgo Altxorrak, Espainiakoak lez, galtza bete lan du bere zorra inbertsiogileen artean saltzen. Atzo 943 milioiren 5 urterako zorra jaulki zuen, espero baino gehixeago. Hori bai, maiatzan %3,7ko interesa ordaindu zuen eta atzo %4,66.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.