Telepizzako langileek ez dute zertan geolokalizatuta egon beren telefonoekin
MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi du Telepizzak ezin dituela behartu langileak sakelakoaren geokokatzailea aktibaturik edukitzera. Telepizzak langileen sakelakoak baliatzen ditu haiek une oro non dauden jakiteko, eta, justiziaren epaiaren arabera, ezin ditu behartu horretara. Banatzaileen lana kontrolatzeko exijitzen die sakelako partik ularra konpainiak Trucker proiektuari jarraikiz, baina, aurrerantzean, enpresak berak jarri beharko du geolokalizatzaile bat kontrol hori egiten jarraitu nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu