Timkeneko langileak itxaropentsu, Koyok erosi duelako enpresa

Apiriletik greban daude beharginak, hamasei langile kaleratu eta lan ituna baliogabetu izana salatzeko

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Japoniako Koyo Bearing multinazionalak erosi du Bilboko Errekalde auzoko Timken enpresa. Hori dela eta, itxaropentsu daude beharginak. «Kudeaketa penagarriaren» aroa amaitu eta akordioak lortzeko ate bat ireki dela diote. Bederatzi hilabete daramatzate greban.

Apirilean hasi ziren iskanbilak errodamenduak egiten dituen enpresan. Hamasei langile kaleratzeko espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. «Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak ez zion baimenik eman, eta orduan enpresako lan ituna bertan behera lagatzea erabaki zuen, bere kasa», kontatu dute langileek. Haien arabera, Bizkaiko lan hitzarmena daukate orain, soldata eta lan baldintza kaskarragoekin.

Elkarrizketarako borondatea

Neurrien aurka grebari ekin zioten apirilean. Produkzio saileko 95 langileetatik 70ek protestan dihardute oraindik, «zuzendaritzari kaleratzeak erretiratzeko eta hitzartutakoa betetzeko eskatzeko».Langileek «elkarrizketarako borondatea» dutela jakinarazi diete Koyoko zuzendariei. Era berean, eskatu diete ez jarraitzeko aurreko nagusien «inposizio politikei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.