Duela bi aste Eusko Legebiltzarrak onartutako turismo legeak arautu ez duen eztabaida plazaratu du Donostiako alkate Eneko Goiak: turismo tasak jarri ala ez. Tasa horiekin lortutako irabaziak turismoak eragiten dituen gastuei aurre egiteko erabiliko liratekeela azaldu du Goiak; hondakinen bilketarako edo segurtasunerako, adibidez. Egoeran horren aurrean, Aburtok hau dio: "Turismo tasen eztabaida Eusko Jaurlaritzari dagokio".
Bilboko alkatearen hitzetan, hiriburura turista gehiago etortzea da helburua, eta ekonomikoki, sozialki eta kulturalki erakargarria izatea. Gainera, turismoa Bilboko sektore garrantzitsu bat dela azaldu du Aburtok, eta hiriak sektorean lortu dituen datuekin gustora agertu da. Hiribuko merkataritzaren orduteagiaz ere hitz egin du, eta hau zioen: "Urteak pasa ahala mahai gainean dagoen eztabaida bat da". Egoera horrek hobera egin ahal izateko, udalaren eta merkatarien arteko adostasun bat ezinbestekoa ikusten du Bilboko alkateak.
Gasteizko Udalak, berriz, erabat baztertu du tasa turiskoen eztabaida. Izan ere, Arabako hiriburua etekinak ateratzen ari da turismo sektoreko datu positiboengatik. Horrez gain, Gasteizko turismo jarduera Donostiakoaren desberdina dela azaldu du udalak, eta ez duela eragin berbera izaten bertako ekonomian eta kudeaketan.