EKONOMIA

Urkullu: "2020rako berriz izango ditugu krisi aurreko datuak"

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du oraindik ez duela Espainiako Gobernuaren erantzunik jaso egindako proposamenen inguruan.

Iñigo Urkullu. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 10a
10:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Radio Euskadin elkarrizketatu dute Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Espainiako Gobernuarekiko harremanetan, galdutzat jo du legealdia, eta Madrili egotzi dio horren ardura: "Bost bilera egin ondoren, proposamen zehatzak egin genituen, eta erantzunaren zain jarraitzen dugu". Aitortu du irailetik ez duela harremanik Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin.

Bakegintzaz, legearen esparruan jokatzeko eskatu die Euskal Preso Politikoen Kolektiboko presoei eta Espainiako Gobernuari. Lehenei eskatu die espetxe onurak banaka galdegin ditzatela kolektiboki egin beharrean, eta Madrili, berriz, elkarrizketarako prest egon dadila: "Espainiako Gobernuko ordezkariek ETArekin negoziatu dute jardunean zegoenean. Gobernu honek ezin du presoekin hitz egin?". Halaber, eragindako oinazea aitortzeko eskatu dio ezker abertzaleari, eta armagabetzea ETAri.

Estatus politikoaz eta Espainiako lurralde antolaketaz, berriz, adierazi du ez duela PSOEren asmoen berri.

Ekonomia arloan, azaldu du krisialdi aurreko egoerara ez dela 2020 baino lehen itzuliko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan langabe kopurua hazi izanaz, berriz, esan du datuak ezin direla "hilero" onak izan, baina "dinamika positiboa" dela. Ildo horretan, gogorarazi du hiru herrialde horietan iazko martxoan baino 6.000 langabe gutxiago daudela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.