Urte amaierako suspertzeak eragotzi du EAEko industria uzkurtzea

Garraio materialen ekoizpena %18,6 hazi zen; energiarena, aldiz, %8 murriztu zen. Urteak goraka amaitu zuen, azarotik abendura %4,1 hazi zen jarduna.

Langile bat, Haizea Wind haize errotak egiten dituen enpresan, Bilboko portuan. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
Langile bat, Haizea Wind haize errotak egiten dituen enpresan, Bilboko portuan. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
Imanol Magro Eizmendi.
2024ko otsailaren 6a
12:30
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako industriaren ekoizpena %0,3 hazi zen iaz, 2022an baino askoz gutxiago (%5,7). Eustatek emaniko datuak dira horiek eta agerian uzten dute sektore horrek motelaldia pairatu zuela 2023an. Hilabete askoan atzeraka egin zuen produkzioak, baina urte amaieran suspertu egin da, eta, horri esker, azkenean, ozta-ozta bada ere, datua positiboa izan da.

Horrela, azarotik abendurako tartean %4,1 hazi zen jarduna. Sektorekako entresaka eginez gero, garraio materialen ekoizpena igo zen gehien: %18,3; eta energiarena jaitsi zen gehien: -%8. Azken jardun horrek pisu handia du Bizkaiko ekonomian, Petronorren eskutik batez ere.

Energia esportazioarentzat urte txarra izan arren, ia beste sektore gehienek hazkundea izan zuten. Esan bezala, garraio materialak hazi ziren gehien. Metalgintzak, esaterako, %6,4ko igoera metatua izan zuen urtean, eta makineria eta ekipamendu ondasunek %6,3koa. Azken arlo horretan, sartzen dira, besteak beste, autoak, trenak eta industria aeronautikoko materialak. Kautxo eta plastikoek ere %1,5 egin zuten behera.

Arabako jarduna hazi zen gehien: %0,6. Bizkaikoa %0,5 hazi zen, eta Gipuzkoakoak %0,1 egin zuen behera.

Txanponaren beste aurpegian argindarra, gasa eta baporea daude, urte osoko balantze metatuan %8 egin baitzuten behera. Petronorren jarduna apaldu egin zen, eta datu hori asko baldintzatzen du Muskizeko (Bizkaia) findegiak. Egur eta paper ekoizpenak %0,5 jaitsi zen.

Lurraldeei dagokienez, Arabako jardun industriala hazi zen gehien: %0,6. Bizkaikoa %0,5 hazi zen, eta Gipuzkoakoa %0,1 apaldu zen.

Eustatek azarotik abendurako datuen galbahea ere egin du, eta urte osokoak baino hobeak dira, oro har. Horrek erakutsiko luke urtearen amaieran suspertu egin dela sektorea.

Iazko abenduko ekoizpena 2022ko abendukoa baino %5,4 handiagoa izan zen, eta iazko azarokoa baino %4,1 handiagoa. Ekipamendu ondasunei, dagokienez, esaterako, ekoizpena iazko abendukoa baino %10,3 handiagoa izan zen. Energiarena, aldiz, %4,6 txikiagoa izan zen. iazkoa baino txikiagoa, baina urteko batezbestekoa baino hobea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.