Vicinayk konkurtsora jotzea saihestu du, bere zorra %93 murriztuta

Damaso Quintana Haizea Windeko presidenteak erosiko du enpresa.

Vicinayk Sestaon duen lantegia. VICINAY MARINE
Vicinayk Sestaon duen lantegia. VICINAY MARINE
jokin sagarzazu
2026ko otsailaren 13a
18:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bankuekin duen zorraren %93 murriztea lortu du Vicinay taldeak; horri esker, enpresak, printzipioz, saihestu egingo du hartzekodunen konkurtsoan sartzea. Erabaki horrek bidea ireki dio, halaber, Damaso Quintana Haizea Windeko presidentearen erosketa asmoari. Hirurogei milioi euroko eskaintza egina zuen, baina zorra berregituratzea jarri zuen baldintza gisa. Planak Merkataritza Epaitegiaren onespena beharko du orain. Konpainia iazko uztailetik zegoen aurrekonkurtsoan. Zorra 150 milioi euro ingurukoa zen.

Vicinayk metalezko kateak eta amarratzeak ekoizten ditu garraio itsasontzi handientzat eta ur gaineko haize errotentzat, eta Haizea Windek, hain justu, aerosorgailu horiek egiten ditu Bilboko portuan. Vicinayk laurehun langile inguru ditu bost herrialdetan. Horietatik berrehun Sestaoko eta Galdameseko lantegietan.

LABek gogoratu du langileek enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente bat dutela maiatzera arte, etxean daudela eta gutxienez bi hilabeteko soldatak zor dizkiela enpresak; gainera, lan hitzarmena luzatua dute, murrizketak saihesteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.