Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Negoziatzeko borondaterik ez izatea egotzi dio ELAk zuzendaritzari, eta kaleratze gehiago egon daitezkeela ohartarazi du.

Yurrita e Hijoseko langileak gaur, lantegiaren aurrean protestan, Mutrikun. ELA
Yurrita e Hijoseko langileak gaur, lantegiaren aurrean protestan, Mutrikun. ELA
Igor Baigorri Perez (2)
2026ko urriaren 22a
16:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mutrikuko (Gipuzkoa) Yurrita e Hijos kontserba fabrikako langileak lantegiaren aurrean bildu dira gaur, hamabi lankideren kaleratzea eta oro har zuzendaritzak hartutako jarrera salatzeko. ELA sindikatuak gardentasun falta leporatu dio zuzendaritzari, eta jarrera autoritarioa izatea egotzi dio, argudiatuta enpresak uko egin diola kaleratze horiek negoziatzeari.

Enpresak 120 behargin ditu, eta horien eskakizunak dira kaleratzeak gelditzea, kaleratutakoak berriro hartzea, eta «benetako» negoziazioak abiatzea, besteak beste. ELAk salatu du zuzendaritza aldebakarreko erabakiak hartzen ari dela, alternatibarik eskaini gabe, eta ohartarazi du berregituraketa gehiago izateko ere arriskua badagoela.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA