ENPRESAK

Zardoya Otisek Mungiako lantegia itxi nahi duela salatu du ELAk

Laurogei langile ditu igogailu enpresa horrek. 

Zardoya Otiseko langileen protesta Donostian, 2009an, enpresak ezarri nahi zuen erregulazio dosierraren aurka. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2014ko urriaren 10a
07:37
Entzun

Agiri baten bitartez ELAk azaldu duenez, enpresako zuzendaritzak beste lantegi batzuetara igorri nahi du Mungian egiten duen ekoizpena. 

Sindikatuak erabaki hori salatu du, eta eskatu die erakunde publikoei "industriaren eraisketa" geratzeko.

Zardoya 1919an Donostian sortutako enpresa bat da, eta hiri horretan du Euskal Herriko beste lantegia. 1972an, Otis multinazional estatubatuarrak erosi zuen, munduan igogailu gehien egiten duen enpresak. Urte batzuk geroago, Zardoya-Otisek Ascensores Eguren sortu zuen, Bilbon 1906an sortutako enpresa. Harena zen Mungiako fabrika, orain arriskuan dagoena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.